Ikastetxeko gorabeherak

 

  2022-05-31
HAUR ETA HELDUEN DANBORRADA

Berriro ere, Madalenak jaietarako danborradan parte hartzeko animatu nahi zaituztegu.

HAUR DANBORRADA: Uztailaren 22an arratsaldean aterako gara herriko beste danborradekin batera.
*5 urteko gelakoak eta L.H. 1.mailatik gora: DANBORRAK ETA UPELAK
*3 eta 4 urteko gelakoak: DESFILEAN, umeak bakarrik (gurasorik gabe)
HELDUEN DANBORRADA : Uztailaren 23an arratsaldean aterako gara.
5 entsegu soilik egongo dira, UZTAILAREN 5ean hasiko dira eta astean bi egunetan, astearteetan eta ostegunetan, izango dira (Uztailak 5, 7, 12, 14 eta 19):
- Haurrak: 18:30etatik 19:15etara
- Helduak: 19:30etatik 20:30etara


Parte hartu nahi duzuenok, izena eman:
Haurrak: blogaren bidez http://koldokide.blogspot.com edo beheko inskripzioa bete eta Guraso Elkarteko buzoian sartuz Ekainak 14 baino lehen
Helduak: e-mailez tamborkoldo@gmail.com
OHARRA: - DBH 1.eta 2. mailakoak, haurren danborradan parte hartzen dutenak, helduen danborradan parte hartzeko aukera izango dute.
- Eguraldi txarra eginez gero, uztailaren 22an, danborrada guztiak batera joko dugu eskolako patioan (Biterin)
- Norbaitek postu bereziren bat (zuzendari, banderadun…) nahiko balu, esan dezala inskripzioa egiterakoan.


INSKRIPZIOAK
Azken eguna: Ekainak 14
2022ko HAUR DANBORRADA http://koldokide.blogspot.com
IZENA /MAILA/TELEFONO /E-MAIL