Ikastetxeko gorabeherak

Hasiera  › Albisteak  › INAUTERIAK
 

  2021-02-05
INAUTERIAK

Datorren otsailaren 12an, ostiralean, inauteriak ospatuko ditugu. Aurten pandemia egoera dela eta ez dugu desfilerik izango


Hala ere, inauteriak eramango ditugu geletara eta ekintza bereziak egingo ditugu: desfileak, zientzia azoka, dantza, hamaiketakoak...

 Ostiral horretan, ikasleek etxetik nahi duten mozorroan jantzita etor daitezke.

Egun berezia denez, antolaketa honako hau izango da:

  • JANGELA: EZ DA JANGELAKO ZERBITZURIK EGONGO.
  • GARRAIOA: EGUERDIAN GARRAIO ZERBITZUA EGONGO DA (irteera 12:50etan, bai Markolatik baita Biteritik ere).

Egun honetan, ohikoa den bezala, IRTEERA ORDUA 12:50 etan izango da eta arratsaldean ez da klaserik egongo. 

Ordu horretan eskolan jaso beharko dituzue zuen seme-alabak.

Gogoratu astelehen eta asteartean (otsailak 15 eta 16) festa daukagula.