Ikastetxeko gorabeherak

 

  2020-02-17
INAUTERIAK: ANTOLAKETA

Datorren otsailaren 21ean, ostiralean, inauteriak ospatuko ditugu. Aurten, “JOSTAILUAK ETA JOLASAK” izango da gaia eta kalez kale dantzan ibiliko gara.

 Egun berezia denez, antolaketa honako hau izango da:

  • JANGELA:
    EZ DA
    JANGELAKO ZERBITZURIK EGONGO.
  • ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK:
    Egun horretan EZ dira burutuko.
  • GARRAIOA:
    EGUERDIAN EZ DA GARRAIO ZERBITZURIK EGONGO.

 

IRTEERA ORDUA: 13:00-13:15etan (desfilea bukatzean).

Ordu honetan, Biteri eraikineko patioan jaso beharko dituzue zuen seme-alabak: 

 

Biteriko ikasleak: ohiko irteeretan.

Markolako ikasleak: “Bizente Elizegi” kalera doan irteeran.

Olibeteko ikasleak: “Fernandez Landa plazara” doan atean.

 

Atsegin izango zaizuelakoan, agurtzen zaituztegu.