Udaletxeak, Familientzako Eskola kirola eta Jolas Hezirako diru laguntza eskatzeko epea ireki du.
Diru laguntza jasotzeko baldintzak honako hauek dira:
1)Eskola kirolean izena emanda egotea eta parte hartzea kuotaren likidazioaren helburu den epe osoan (2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra arte, edo, hala badagokio, ikastetxeak ezarritako aldia). Helburu horrekin, kontsideratzen da Eskola kirolean parte hartzea dela ikastetxeak programatutako ekintzen %75era joatea gutxienez (entrenamendu saioak eta asteburuetako ekintzetan) .
2) Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo Gizarte Larrialdietarako programetan edo antzekoetan sartuta egotea eskaera aurkezteko momentuan.
3) Udalerriarekiko zerga-betebeharrak eguneratua edukitzea edo ordaindu gabeko zorren ordainketan edukitzea.
Baldintza hauek betetzen dituen familiek honako dokumentazioa aurkeztu beharko du.
a) Eskaera egin duen pertsonaren NAN. b) Familia-liburua.
c) Eskaria egiten duen pertsonak kontu korronte bat ireki duela titulartasuna egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.
d) Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo Gizarte Larrialdietarako Laguntza edo antzeko programetan sartuta dagoela eskaera aurkezteko unean
e) Ikastetxeak emandako agiria egiaztatzeko ikasleak Eskola Kirolean parte hartu duela, kuota osoa ordaindu duen eta programan zenbat denboran parte hartu duen adieraziz.(koordinatzailea eskatu Gema (Pumu) 603586636
NON ESKATZEN DA?
Eskaera egiteko epea 2024 Martxoak 24 ean bukatzen da.
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: