Ikastetxeko gorabeherak

 

  2022-05-04
KOLDO MITXELENA EGUNA 2022: BAZKARIA / MAIATZAK 21

Bi urteko etenaldiaren ondoren, AURTEN BAI! Koldo Mitxelena eguna izango dugu maiatzaren 21ean.

Goizez, gure seme-alaben ikuskizunak ikusiko ditugu, eta ondoren bazkaria izango da guraso, ikasle eta irakasleentzat (bertan prestatuko duten paella erraldoia). Bazkalostean,haurrentzako zenbait tailer izango dira, eta amaitzeko Kantu Kolore taldearen ikuskizuna.


Haurrentzako menua (7 euro): oilasko eta untxi paella edo paella beganoa, izozkia, ogia, edaria
eta merienda.
Helduentzako menua (12 euro): oilasko eta untxi paella edo paella beganoa, pastela, ogia, edaria eta kafea.


Bazkarian parte hartzeko guraso elkarteko bazkidea izan beharra dago.
ZIRKULARRAK atalean dago izena emateko orria. Hori beteta aurkeztu behar da, bazkariko txartelak jaso ahal izateko, eta ordainketa bi modutan egin daiteke:
1- Aurrez aurre eskudirutan (beherago zehaztuta dauden egunetan).
2- Kontu honetara transferentzia eginez: ES03 2095 5064 83 1061 615661 (kontzeptua:
ikaslearen izena: heldu kopurua + haur kopurua).

Hauek izango dira aurrez aurre ordaintzeko eta txartelak jasotzeko egunak:
-BITERIn, maiatzaren 6an eta 10ean, 16:30etik 17:30era.
-MARKOLAn, maiatzaren 6an eta 10ean, 16:30etik 17:30era.


Zer aurkeztu behar da?
Bertan ordaindu nahi bada, dirua (ahal dela kopuru zehatza) eta izen-emate orria, beteta.
Transferentzia bidez ordainduz gero, ordainagiria eta izen-emate orria, beteta.
(OHARRA: edozein modutan ordainduta ere, mundu guztiak txartelak jasotzera pasatu beharko du).