Ikastetxeko gorabeherak

 

  2017-09-22
KONTARI - Landarbaso Abesbatza

Kontari Abesbatzak zabalik ditu ateak kantuarekin gozatu nahi duzuen guztiontzat

Guraso estimagarriak.

Joan den maiatzean, koru kanturako sentsibilizazio saio batean parte hartu zuen zuen semeak/alabak, Landarbaso abesbatzako Maddalen Dorronsoro irakaslearen eskutik; kanturako nahiz gorputz espresiorako afizioa indartzen hasi, musika eta kantu sentsibilitatea landuaz lagun giroan.

Lerro hauen bidez aditzera ematen dizuegu Landarbasoren haur taldea osatzen duen Kontari Abesbatzak hasera ematen diola egunotan 2017-18 ikasturteari eta zabalik dituela ateak kantuarekin gozatu nahi duzuen guztiontzat.

Kantuaren espresioan gehiago sakondu nahi ezkero, aukera ezin hobea eskeintzen du Landarbaso Abesbatzak haurren heziketarako osatu duen Kontari Abesbatza eta proiektuaren bitartez.

Kontari Abesbatza errealitate bat da dagoeneko Landarbaso Abesbatzaren egituran, eta zuen seme/alaba bertan hezitu eta partaide izan dadin interesa baduzue jar zaitezkete harremanetan Maddalen Dorronsoro irakaslearekin helbide edo telĂ©fono hauetan:

kontari@landarbaso.com

717 778 850

Eskerrik asko zuen arretagatik eta ondo izan !