Ikastetxeko gorabeherak

 

  2020-03-10
KORONABIRUSARI BURUZKO GOMENDIOAK

Osasun Sailak birusaren hedapena geldiarazteko gomendioei jarraitu behar zaiela azpimarratzen du berriz ere.

Gomendio horiei gehitu die, E.A.E.  osorako komenigarria dela haurrei tenperatura hartzea ikastetxeetara joan aurretik (37 gradu baino gehiago badituzte eta arnas sintomak badituzte, etxean egon beharko dute).

Era berean, erantzukizun indibidual eta kolektiborako deia egiten du, honako gomendio hauek jarrai ditzaten:


*Arrisku-eremu batera bidaiatu eta sintomak izanez gero, etxean egon behar da, eta Osakidetzako Osasun Kontseiluarekin harremanetan jarri telefonora honetan: 900 20 30 50.

*Higiene-neurriak hartzea, hala nola eskuak garbitzea, eztul egitean estaltzea edo erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea, gainazalak garbitzeaz gainera.

*Komeni da sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten pertsonek adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan ez egotea, edo leku publiko eta jendetsuetara ez joatea.


Herritarrek zalantzak argitzeko erantzunak eta gomendioak aurkituko dituzte Sailaren eta Osakidetzaren webgunean. http://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/