
Errenteriako inauteriak festa handiak dira eta horregatik, aurten ere, gogor ari dira lanean inauterietako batzordekideak 2027ko otsailaren 4tik 9ra ospatuko diren inauteri egunak prestatzen (aurreko asteburuan kaldereroen kalejirak ere izango dira).
Dagoeneko ezagunak diren Oilarqueen, Asteme eta Katuko pertsonaien laguntzaz, jendez bete nahi dituzte herriko kaleak eta jai giroa ahalik eta txoko gehienetara hedatu.
Gainera, azken urteotan egin izan duten moduan eta jai parte-hartzailea sustatzea helburu, datozen inauterietako gaia hautatzeko herri galdeketa jarri dute martxan, azaroan zehar, hainbat udal eraikinetan egon diren kutxen bidez. “Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2027ko inauterietan?” da herritarrei egin zaien galdera. Eta proposatutako gaiak, ondorengoak: Pintxoak, baratzea, marrazki bizidunak, superheroi imaginarioak, mitologia.
Guztira 870 bozka jaso dituzte eta hauxe izan da bozkaren emaitza:
• Pintxoak: 59 • Baratzea: 70 • Marrazki bizidunak: 451 • Superheroi imaginarioak: 134 • Mitologia: 120 • Baliogabeak: 8 • Hutsak: 28
Marrazki bizidunak izan da, beraz, boto gehien jaso duen aukera eta datozen inauterien gaia.
Hau horrela, Inauteri Batzordeak dei berezia egin nahi die taberna, saltoki, kuadrilla eta norbanakoei, Marrazki bizidunak gaia ardatz hartuta euren mozorroa prestatzeko.
Orain, herritar guztien gozamenerako, egitarau zabala eta anitza osatzeko lanean ari dira.
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: