
BapoBapo Produkzioak-ek eta Andra Mari Abesbatza eta Orkestrak "Sagutxo tuntuna" ipuin musikala taularatuko dute In Tabulis taldearekin batera.
Dmitri Shostakovich-en musikan eta C. Marshak-en ipuinean oinarritutako ikuskizun hau aproposa da haurrek eta familiek musikaz eta antzerkiaz gozatzeko.
Sinopsia:Istorioa Errusiako etxalde batean gertatzen da, animaliek ilunabarra iritsitakoan lotara joan nahi dutenDenak logura dira eta sagu andereak bere semetxoa kulunkatzen du sehaska-kanta bat abesten dion bitartean, baina honek ez du lokartzeko gogorik eta sagu amak etxaldeko beste animaliengana jo behar du bere txikitxoa lokarraraz dezaten.
Ekitaldiaren xehetasunak:
·
Data: 2026ko urriaren 24a, larunbata
·
Ordua: 18:00etan
·
Tokia: Lekuona Fabrika (Errenteria)
·
️ Sarrera: Doan (gonbidapena beharrezkoa da)
️ Hizkuntza: euskara.
Gonbidapenak eskuratzeko bideak:
· Aurrez aurre: Lekuona Fabrika zein Aldakoenea Udal Bibliotekako erakusmahaietan.
· Online: https://sarrerak.errenteria.eus
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: