Ikastetxeko gorabeherak

 

  2021-10-13
VI. KOLDOBIKE IPUIN LEHIAKETA

Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko Guraso Elkarteak, ikasleen artean idazteko zaletasuna sustatu nahian, “Koldobike Ipuin Lehiaketa” antolatu du

Bertan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

OINARRIAK

  • Parte hartzaileek Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko ikasle izan behar dute.
  • Lanek euskaraz idatziak izan behar dute.
  • Idazle bakoitzak lan bakarra aurkez dezake.
  • Lehiaketak bi maila izango ditu:

-A maila: LH3 - LH4

-B maila: LH5 - LH6

  • Gaia librea izango da.
  • Lanak argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izango dira.
  • Lanak DIN-A4 orritan aurkeztuko dira, orriaren alde batean bakarrik idatzita, eskuz edo ordenagailuz (tarte bikoitza utzita). Eskuz idatziz gero, letra argia eta ulergarria erabili beharko da. Gehienez bi orriko lanak izango dira.
  • Lanen aurkezpena: bi gutun-azal aurkeztuko dira:
  • 1. gutun-azala: bertan, lanaren 3  kopia sartuko dira. Kopia bakoitzaren lehen orrialdean datu hauek adierazi beharko ditu egileak: zein mailatan aurkezten duen lana (A edo B),  lanaren izenburua eta erabilitako izengoitia. Gutun-azalaren kanpoko aldean, datu hauek adieraziko dira: ipuinaren izenburua eta egilearen izengoitia.
  • 2. gutun-azala (1. gutun-azalaren barruan sartuko da, itxita, lanaren 3 kopiekin batera): gutun-azal honetan sartuta egongo dira egilearen datu pertsonalak: izen-abizenak eta izengoitia, eta harremanetan jartzeko telefono-zenbakia. Gutun-azalaren kanpoko aldean, egilearen izengoitia idatziko da.
  • Lanak aurkezteko azken eguna 2021eko azaroaren 12a izango da. Lanak irakasle tutoreei emango zaizkie.
  •  Epaimahaia Guraso Elkarteak izendatuko du.
  • Epaimahaikideen erabakia aldaezina izango da, eta egoki irudituz gero, eman gabe ere utzi litezke sariak.
  • Saritutako lanak Guraso Elkartearen blogean argitaratuko dira, idazlearen izena adierazita. Horrez gainera, Koldokaria aldizkarian argitaratuko dira.
  • Euskararen Nazioarteko Egunaren harira (abenduak 3) eskolan egingo den ospakizunean jakinaraziko dira irabazleen izenak.

“KOLDOBIKE”  SARIAK

 Maila bakoitzean bi sari izango da:

- A maila: 40 €-ko bi bonu Mirentxu liburu-dendan gastatzeko.

- B maila: 40 €-ko bi bonu Mirentxu liburu-dendan gastatzeko.