Ikastetxeko gorabeherak

 

  2018-07-05
BIZIPOZA JAIAREN EGITARAUA AURKEZTU DUTE

Irailaren 29an Errenterian ospatuko da Bizipozaren jaia eta horren egitaraua aurkeztu dute.

Bizipozaren jaia 5 gunez osatua egongo da: Irria gunea, Tximeleta gunea eta Elkartasuna gunea, Zumardian; Ezberdin berdinak gunea, Gernika plazan, eta Merkatuzar-eko gunea. Gainera, egun osoz kale animazioa izango da gune guztietan zehar.

Elkartasuna gunean, egun osoan zehar Bizipoza osatzen duten elkarteak izango dira, eta goizeko 10:00etatik 11:45era Irrien Lagunak Klubeko pertsonaiek lagunduta, elkarteak ezagutu ahal izateko, familiei zuzendutako ‘Piko-piko’ jolasa egongo da. Gainera, Albaolako lagunak ere bertan izango dira.

Irria gunean Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Furiusekin ‘Egin zaidazu bisita’ kanta, Go!azeneko lagunak eta photocalla, Irrien Lagunekin parranda eta txokolatada egongo dira.

Tximeleta gunean Concha rociera eta Jon Maia, Mindarako haurren ikuskizuna eta Kale Dor Kayikorekin palmak eta kajoiak jotzeko aukera egongo da.

Gernika plazan egongo den Ezberdin berdinak gunean puzgarriak eta tailerrak egongo dira.

Azkenik, Merkatuzarren 1000 pertsonarentzat bazkaria egongo da, eta 2 txanda izango dira bazkaltzeko, 5 eurotan: 13:30etik 14:30era lehen txanda, eta 15:00etatik 16:00etara bigarrena. Bazkariko txartelak www.bizipoza.eus orrialdean egongo dira salgai, eta horiek erosteko momentuan aukeratu behar izango da, beraz, zein txandatan bazkaldu nahiko den. Bazkaria sarrerakoek, oilaskoa saltsan patatekin, postrea eta edariak osatuko dute.

Egun osoko ekitaldiak dohainik izango dira, ordaindu beharrekoak soilik Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna eta bazkaria izanik. Pailazoen emanaldiaren kostua 5€koa izango da eta sarrerak www.bizipoza.eus orrialdean jarriko dira salgai abuztuan.

Boluntarioak

Bestetik, jai hau auzolanean antolatzeko, egunean bertan boluntario lanak burutuko dituzten norbanakoen laguntza nahitaezkoa izango dela adierazi dute antolatzaileek. 177 boluntarioren lana aurrikusi da eta, beraz, Errenteria eta Oarsoaldeko herritarrei boluntario lanetan aritzeko gonbitea ere luzatu diete. Boluntario bezala egin ahal izango diren lanak zeintzuk diren, ordutegiak, eta abarhttp://www.bizipoza.eus/bizipozaren-jaia-2018-boluntario-izan-nahi-dut/ orrialdean zehaztuak daude, eta izena emateko hainbat bide daude: web orrian izena emanez, ilargi@bizipoza.eus helbidera idatziz, 688744832 telefonora deituz edo goizetan Juneren Hegoak-en egoitzan izena emanez.Buygenuinephentermineonline.com