Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-03-11
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA: BI ALBISTE!!!

TOPAKETA

Ostiral honetan, martxoak 15, Oarsoaldeko ikastetxe publikoen topaketa bat egingo da Lezon.

Sorpresaz beteriko “Altxorraren bila” jolas dibertigarria egingo da. Ondoren mokadu bat izango da.

Non: Lezo Herri Eskolan

Noiz: arratsaldeko 17:00etan

 

GBC

Datorren ostegunean, martxoak 14, GBC saskibaloi taldeko hainbat kide LH 5 eta LH 6 mailetako eskola kiroleko taldeekin entrenatuko dira; horrez gainera,sarrerak oparituko dizkigute larunbatean jokatuko duten partidurako, beraz, partidura etorri nahi izanez gero, jakinaraz iezazkiguzue zuen izen-abizenak, harremanetarako telefono bat eta pertsona kopurua,makinabattaupada@gmail.com helbidera idatzita. Ostegunera arte duzue aukera!

Partiduaren datuak:

Noiz: martxoak 16, larunbata

Non: Illumben.

Ordua:18:00 (17:45erako atean egon beharko dugu, sarrerak jasotzeko)

 

Aipatutako ekintzetan ateratako argazkiak guraso elkartearen eta jaiaren web-orrietan argitaratuko direla jakinarazten dizuegu.