Familiak protagonista dituen programa bat da.
Beste lurraldeetatik ikastetxera iritsi berri diren familiei harrera egitea, eskolako familien arteko kulturarteko harremanak sustatzea eta euskarara hurbiltzea ditu helburu. Horretarako, etorri berriak diren familiak eta adin bereko seme-alabak dituzten tokiko familiak harremanetan jartzen ditu, programaren gidaritzapean, ikasturte bateko prozesua egin dezaten. Prozesu honetan, familien arteko harremana eta elkar ezagutza emango da, familia iritsi berriaren egokitzea erraztu eta eskola mailako elkarbizitza sustatuko duena.
Ikastetxera iritsi berri diren familien egokitze-prozesuan akonpainatu eta eskolakof amilien arteko kulturarteko bizikidetza ahalbidetzeko, programan parte hartu edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete galdetegiko datuak eta zuekin harremanetanjarriko gara.
https://www.ongietorrieskolara...
Animatu eta parte hartu
Animatu eta parte hartu!
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: