Dantza

 

Dantza

ESKOLAZ- KANPOKO DANTZA IKASTAROAK

Musika ikasgeletan haurrek jasotzen duten erritmo-heziketa zabaltzeko asmotik jaio da eskolaz kanpoko dantza ikastaroen proposamena. Musikaikasgeletan historia zein erritmo bitartez lantzen dute belarria haurrek;xurgatzen duten erritmo hori gorputz osora zabaltzea dute xede dantzaikastaro hauek.

Irakaslearen mugimenduak imitatzea ez da lagungarria erritmoa sentitu,bizi eta ulertzeko prozesuan; hori dela eta, ez dugu gure erakusteko modua koreografiatan oinarritu nahi. Oinarrizko pausoak, euren arteko askatasun zein erritmo ezberdinetarako duten erabilera eta gorputzaren heziketa erritmikoa lehenetsi nahi ditugu gure ikastaroetan.

Ikastaro hauek Eider Rodriguezek sortu eta ikuskatu ditu.

DANTZA HASTAPENAK

Adierazpen modu berri den dantza dute haurrek abiapuntu. Bidean ikasi,gozatu, estresa uxatu eta gunerokotasunean zein beste jardueratan erabilgarri izango den diziplina irakasten zaie.

- Onura psikologikoak: Motibazio zein konstantziaren balioa barneratzen dute, dantzak kontzentrazio handia eskatzen baitu gorputz guztia kontrolatu ahal izateko.

Askatasuna, ziurtasuna eta erabakitzeko gaitasunak barneratzen dituzte, autoestimua hobetuz.

Ikastaroan zehar emanaldi publiko ezberdinak burutzen dira oholtza gaineko beldur hori uxatzeko.

Sentitzen dutena musika eta mugimenduaren bitartez helarazten ikastendute; adierazmen, komunikazio eta sozializazio maila hobetuz.

Talde lanaren balioa barneratzen dute.

Musikaltasuna bereganatu, sentitu eta erabili egiten dute erritmoa ulertu ostean. Kultura musikala garatzen dute gainera, aniztasun handiarekin lan egiten baitugu.

- Onura fisikoak : malgutasuna, koordinazioa, indarra, oreka, pertzepzio espaziala, kontrola eta propiozepzioa lantzen dira.

DANTZA URBANOA ( MODERNOA , HIP HOP )

Ikasle berri nahiz dantzari aurreratuak izan, hastapenean aipaturiko helburuak dira gure funtsa. Hori da gure oinarria, eta ikasle aurreratu edota dantza profesionalizatu nahi dutenei Bamboo konpainian sartzeko aukera ematen zaie, txapelketa eta show ezberdinetan parte hartzeko.

Eskoletan Hip Hop kultura osatzen duten estilo asko lantzen ditugu: Old School ( Popping, Locking, House dance, Waacking & Vogue …), New Style, Dancehall… Horrez gain, beste zenbait dantza modalitate ere lantzen dira (garaikidea, jazz, lirikoa,...).

Estilo bakoitzaren oinarriak baliatzeak erakartzen gaitu, ostean, momentu bakoitzean inspirazio-iturri dena libreki adierazi ahal izateko.

https://www.youtube.com/watch?v=v5ocpXQ3J3g